Gafas Oculus Meta - Metaverso



Cómo acceder con gafas Oculus Meta
Orrialde honetan azalduko dizugu nola sartu Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren Metabertsora Spatialen.
Errealitate birtualeko betaurrekoen bidez, askoz ere murgiltze-esperientzia hobea izanen duzu Metabertsoaren barnean.
* Sartuko zaren Metabertso hau Spatial aplikazioaren bidez sortu da. Spatial etengabe garatzen ari den tresna bat da, eta gaur egun funtzionalitate batzuek erabilera mugatua dute gailu batzuetan. Oculus betaurrekoekin ezin izanen dudu bideorik erreproduzitu. Horretarako, zure Spatial kontuarekin sar zaitezke web-nabigatzailearen bidez.
Nafarroa Metabertsora Oculus Meta betaurrekoekin, sartzekoa bazara, segi itzazu urrats hauek:
1. ALTA EGIN SPATIAL APP-EAN
Betaurrekoen bidez, edo gailu mugikor zein ordenagailu baten bidez egin dezakezu alta. Mugikor edo ordenagailu bidez sartzeko, bete itzazu horri buruzko ataletan zehaztutako jarraibideak.
𝟮. SAR ZAITEZ SPATIALERA
Sar zaitez Metabertsoko gure espaziora ordenagailuaren edo gailu mugikor baten bidez: ARETO NAGUSIA (https://www.spatial.io/s/Gobierno-de-Navarra-Oficial-67869e5b5b1c88dadc122fde?share=4235288608568206881) AUDITORIUMA (https://spatial.io/s/6246b7064f7a930001a76375?share=5152266806103099508). Horrela, Nafarroako Gobernuaren Metabertsoko espazioa zure espazioetan gordeko da.
𝟯. SAR ZAITEZ METABERTSORA
Jarri zure Oculus betaurrekoak eta sartu zure erabiltzaile-profilarekin. Ondoren, joan zaitez S𝗽𝗮𝗰𝗲𝘀. fitxara. Han zaudelarik, hautatu zer espazio bisitatu nahi duzun.
Ordenador
Acceda a través de su ordenador al Metaverso, como usuario invitado o como usuario registrado para una participación más realista.
Dispositivo móvil
Entre desde cualquier dispositivo móvil y recorra los diferentes espacios en el Metaverso para conocer más de cerca este nuevo canal de comunicación.
Spatial-i eta zure datu pertsonalei buruz
Spatial-i buruz
Sartzear zauden Metabertsoa Spatial aplikazioaren bidez sortu da. Errealitate birtualeko zerbitzu bat da (VR), erabiltzaileei aukera ematen diena espazio pertsonalizatuak sortzeko eta urruneko beste erabiltzaile batzuekin biltzeko.
Spatial etengabe garatzen ari den tresna bat da, teknologia arras berria baita, eta gaur egun ingelesez besterik ez da erabiltzen ahal. Bestetik, multimedia-eduki batzuk, hala nola bideoak, ezin dira eskaintzen diren gailu guztietan erreproduzitu. Eduki horiek zein gailurekin erabiltzen ahal diren jakiteko, ikus "Nola sartu" orrialdeak.
Spatialeko pribatutasunari buruz
Nafarroako Gobernuaren Metabertsoaren ingurunea spatial.io plataforma digitalean kokatua dago. Beraz, plataforma horretan erabili eta trukatutako datuen tratamendua (datu pertsonalena barne), haren pribatutasun-politikaren mende dago. Politika hori hemen kontsulta daiteke: https://spatial.io/privacy.
Nafarroako Gobernuak gomendatzen du hura irakurtzea espazio birtual honetan sartu aitzin. Nafarroako Gobernuak ez du inolako tratamendurik egiten datu horien gainean, eta uko egiten dio zerbitzu-emaileak datu horiei ematen dien erabileraren gaineko erantzukizun orori.