metaversoFondo

Metaverso del Gobierno de Navarra - Metaverso

Metaverso del Gobierno de Navarra

Nafarroako Gobernuaren Metabertsoa

Nafarroako Gobernuaren Metabertsoan sartzear zaude. Espazio hau berrikuntza sustatzeko eta digitalizazioa hurbiltzeko sortu da, baita komunikazio-bide arinagoak, zuzenagoak eta eraginkorragoak irekitzeko ere. Metabertsoa Nafarroako Gobernuak eraldaketa digitala aldezteko hartu duen erabaki argiaren emaitza da, gizartea, enpresak eta Administrazioa lotzen eta konektatzen dituen tresna baita.

Nafarroako Gobernuaren Metabertsoa Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren bidez eratu da eta hiru gela desberdin ditu: areto nagusi bat, departamentuan eta zuzendaritza nagusietan barna ibiltzeko aukera ematen duena, bertatik bertara ezagutzeko datozen urteetarako finkatu diren ekintza nagusi, estrategia eta helburuetako batzuk. 
Metaplace horrek auditorium bat ere badu eta departamentuak aurkezpenak, hitzaldiak, workshopak eta prentsaurrekoak eginen ditu bertan. 
Azkenik, lau bulego sortu dira, kontseilariak eta zuzendari nagusiek bakarrik erabiltzekoak; haietatik hainbat jenderekin bildu ahal izanen dira Metabertsoan.
 

Gafas Oculus Meta

Las gafas de realidad virtual le permiten acceder desde la aplicación ‘Spatial’ al espacio en el Metaverso, con una experiencia mucho más inmersiva.

CÓMO ACCEDER

Ordenador

Acceda a través de su ordenador al Metaverso, como usuario invitado o como usuario registrado para una participación más realista.

CÓMO ACCEDER

Dispositivo móvil

Entre desde cualquier dispositivo móvil y recorra los diferentes espacios en el Metaverso para conocer más de cerca este nuevo canal de comunicación.

CÓMO ACCEDER

Spatial-i buruz

Sartzear zauden Metabertsoa Spatial aplikazioaren bidez sortu da. Errealitate birtualeko zerbitzu bat da (VR), erabiltzaileei aukera ematen diena espazio pertsonalizatuak sortzeko eta urruneko beste erabiltzaile batzuekin biltzeko. 
Spatial etengabe garatzen ari den tresna bat da, teknologia arras berria baita, eta gaur egun ingelesez besterik ez da erabiltzen ahal. Bestetik, multimedia-eduki batzuk, hala nola bideoak, ezin dira eskaintzen diren gailu guztietan erreproduzitu. Eduki horiek zein gailurekin erabiltzen ahal diren jakiteko, ikus "Nola sartu" orrialdeak.

Spatialeko pribatutasunari buruz

Nafarroako Gobernuaren Metabertsoaren ingurunea spatial.io plataforma digitalean kokatua dago. Beraz, plataforma horretan erabili eta trukatutako datuen tratamendua (datu pertsonalena barne), haren pribatutasun-politikaren mende dago. Politika hori hemen kontsulta daiteke: https://spatial.io/privacy.

Nafarroako Gobernuak gomendatzen du hura irakurtzea espazio birtual honetan sartu aitzin. Nafarroako Gobernuak ez du inolako tratamendurik egiten datu horien gainean, eta uko egiten dio zerbitzu-emaileak datu horiei ematen dien erabileraren gaineko erantzukizun orori.

Pie de página